Egunean Behinen 8. denboraldia amaitu da. Atzo 21:30ean izan zen finala ETB1en, Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiak gidaturiko Biba Egunean Behin saioan. Euskal Herri osoa jokoan jarri zuten!
Denboraldi honetan 83.000 lagunek jokatu dugu Egunean Behinen, eta 3,9 milioi partida jokatu dira. Horien artean gure ikasleek jokatu dituztenak!!! Urriaren 25ean bi talde osatu genituen, iaz bezala: DBH1 eta DBH2ko ikasleak alde batetik eta DBH3 eta DBH4ko ikasleak bestaldetik. Eguzkilore taldeko ikasleek osatu zituzten bi talde hauek eta talde horietan parte hartu nahi zuten guztiei kodeak eman zizkieten.
Horrela bada, fin-fin aritu dira jokatzen 7 astez eta hainbat motatako galderak erantzun beharra izan dute. ZORIONAK bereziki irabazleei, baina baita parte hartzaile guztiei ere. Bejondaizuela guztiok!
FLOREAGA EUSKARAZ, EUSKARAREKIN ETA EUSKARAREN ALDE!













Utzi erantzuna