AZAROAREN 25a, EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA DESAGERTZEKO EGUNA
Azaroaren 25a, indarkeria matxista desagertarazteko eguna da. Hori dela eta, Egun Onetan, DBH 4 ko ikasleek mundu osoan zehar neska eta emakumeek jasaten dituzten sexismoa, desberdintasuna eta indarkeria desagertzeko borroka egitearen garrantzia landu dute LH eta DBHko gela guztietan.
Bestalde, Udaletik bidali dizkiguten mikromatxismo gidak ere banatu eta landuko dira.
Gainera, Azkoitiko Hezkidetza foroan adostutako ekimenari helduz Mirabal ahizpek historian izan duten garrantzia landu dugu. Beraien omenez ikasleek TXIMELETAK egin dituzte eskuz. Mezu errebindikatzailez jantziriko tximeleta pila bat dabiltza hegan gure ikastetxean.












Utzi erantzuna