Ikasturte berri bat hasi dugu gaurkoan. Honekin batera, ikaskuntza, istorio… berriak iritsiko zaizkigu. Aspaldiko lagunak ikusi ditugu eta lagun berriak egingo ditugu. Urte berriak milaka aukera irekiko dizkigu eta gure ingurukoak alboan ditugula, hauei helduko diegu.
Aurreko urtea nahiko gogorra izan zen eta lortu genuen aurrera egitea guztion artean. Aurtengoak ez dakigu zer ekarriko digun, baina ziur gaude oso ondo ibiliko garela eta etorriko denari aurpegi alaiarekin begiratuko diogula.
ONGI ETORRI FLOREAGARA!!!












Utzi erantzuna