Apirilaren 16an, Ur Konsortzioko langile bat, Ziku, etorri zitzaigun ikastetxera. Guk erabilitako urak, berriro ibaira pasa aurretik, jarraitzen duen prozesua azaldu zigun oraingoan. Iragazki batzuetatik pasatzen da ura solidoak eta bestelakoak bereizteko. Bakterioak ere botatzen zaizkio garbiketa prozesu hori aurrera eraman ahal izateko. Oso ondo esplikatu zigun marrazki eta … [Read more...]
Archives for apirila 2021
ZURIÑE HIDALGOren BISITA
“Musikariak ikastetxeetan” proiektua tarteko, joan den ostiralean DBH 4ko ikasleok Zuriñe Hidalgo abeslari nahiz aurkezle euskaldunaren bisitaz gozatu ahal izan genuen. Bertan, bereziki, egitasmoa bera ere horretan oinarrituta egonik, musika munduan bizi izan duen esperientziaz hitz egin zigun; ibilbide honen guztiaren lehen pausotik hasita, gaur egunera artekoa kontatuz. … [Read more...]
LIBURU EGUNA
Aurten bai!! Guraso, aitona-amona eta osaba-izeben ilusioak COVIDak baino indar gehiago izan du eta beraien ipuin eta pasadizoez gozatzeko aukera izan dugu. Eguraldia lagun ikastetxeko patioan elkartu gara eta hizkuntza ezberdinetako ipuinak irakurri dituzte gure gonbidatu bereziek. Haurrek ilusioz entzun dituzte kontakizun hauek eta musukoen azpitik ere irribarre zabalak … [Read more...]
AMA LURRAREN NAZIOARTEKO EGUNA.
Kaixo lagunok! Ba al dakizue nor naizen? LURRA naiz eta gaur oso pozik nago nire eguna delako, apirilak 22. Mundu osoan ospatzen dute nire eguna, ni zaindu behar nauzuela jendeari gogorarazteko, hau da, ingurumena zaintzea beharrezkoa dela orain!!.. Eta...zergatik zaindu behar nauzue? Izaki bizidunen bizilekua naizelako! Nik ura, oxigenoa, beroa, edertasuna, elikagaiak, … [Read more...]