Joxe Gainzarain salestar azkoitiarra hil da Logroñon, 92 urterekin. Han zegoen gaixorik azken hiru-lau hilabetean, baina hala ere gure ezustean eman du bere azken arnasa.
Joxeren salestar bizitza Azkoitian hasi zen, umetan Floreagako ikasle zenean. Eta bere salestar bizitzako azken urteak ere Azkoitian igaro dira, Deustutik etorri zenetik hona.
Gizon eta apaiz ona izan da benetan. Beti ume eta gaztetxoen erdian. Gozoki bat eskainiz, norberaren izenaz agurtuz, beti eskolako sarreran, patio berdean, edo goiko patioan…
Maitasun handia eman die guztiei. San Jose Egoitzan meza ematen zien agureei urte askotan; parrokiako hileta elizkizunetan han aurkitzen zenuen beti, eskolako meza eta aitortzetan… Familiaren maitasuna eta elkartasuna indartu ditu.
Maria Laguntzailearenganako maitasun handia izan du beti. Urtero Ama Birjinaren egutegi mordoa zabaltzen zuen Gipuzkoako herri askotan. Hilabete bakoitzeko 24an Mariaren estanpak jarri ohi zituen ikasgeletan, bakoitzaren pupitrean. Ama Birjinaren debozioa zabaldu du ADMA taldearen laguntzaz..
Oso etxe maite eta familia maitea izan da.
Beragandik hainbeste gauza ikas ditzakegu: Bizi poza eta alaitasuna, beti besteei laguntzeko prestutasuna, fedea eta Maria Birjinarenganako maitasuna, beti aurrera egiteko animoa…
Goian bego, Joxe. Lagundu gaitzazu zerutik.
https://vimeo.com/514012965










Utzi erantzuna