Urriaren 21ean Fernando Morilloren bisita izan genuen ikastetxean. Idazle azpeitiarrak, gaur egun, iparraldeko Urruña paregabean bizi dela adierazi zigun eta azkenaldian Azpeiti aldean gutxi ibiltzen bada ere, gustura etorri zela aldameneko herrira.
Sormenaz aritu zitzaigun hizketan eta sormena burutu ahal izateko hain beharrezkoak diren kontzentrazioaz, fokalizatzeaz, inguruarekin konektatzeaz… Askotan gure barruko ahotsa ez dugula entzuten zioen, baina hor egoten dela eta hori entzun ahal izateko teknika batzuk irakatsi zizkigun eta baita kontzentratzen ikasteko ere. Ariketatxo batzuk jarri zizkigun: txalo bat jo, bi txalo, jaiki, eseri, begietara begiratu eta hitz bat esan… Polita izan zen,giro magikoa sortu zuen eta konturatu ginen arrazoi zuela! Ingurukoekin eta geure barnearekin konektatzea lortu genuen. Eta egunerokotasunean hain garrantzitsua den kontzentratzea ere bai.
Bere hainbat esperientzia eta bizipen ere kontatu zizkigun: kartzelan saio bat eskaini zuenekoa, zuhaitzak zioena entzuten zuen mutikoarena, txikitan etxe abandonatuetara sartzen zirenekoak… Geure jakin mina asetseko galderak egiteko aukera ere izan genuen eta irakurrita ditugun liburuez ere galdetu genion: Dorretxe zaharreko misterioa, Arriskupean eta Iratiko sorgin basatia. Ikasturte honetan Leonardoren hegoak irakurriko dugu.
Eskerrik asko, Fernando, eskeini zenigun saio bikainarengatik eta hurrengo bat arte!











Utzi erantzuna