Eusko Jaurlaritzak hartu duen erabakiaren ondoren, bizitzen ari garen egoera honetarako balibide ezberdinen zerrenda bat proposatzen dizuegu etxeko txikienekin gozatzeko. Asko dira egun hauetan iritsi zaizkigunak, guk hauek aukeratu ditugu.
Denetarik:
Irudi honen jatorria nor den jakin nahi izan dugu eta gaztelerako bertsioarekin topo egin dugu: https://twitter.com/ahorasoymama/status/1238193624548081665 . Eskerrik asko! Euskaraz jartzearen lana ez dakigu nork hartu duen, baina horiei ere eskerrik asko!
Goiko taulan ongi ikusi ezin badituzue, hementxe dituzue etxetik irten gabe umeekin egiteko 70 aukera ezberdinen zerrenda:
1.BIZKOTXO BAT EGITEA
Etxean dituzun osagaiekin, prestatu bizkotxo bat edo beste edozein errezeta.
2.ITZALEN TEATROA
Moztu kartulinazko siluetak eta makil batean itsatsi. Atera linterna eta… magia!
3.ANTZERKITXOAK GRABATZEA
Ideia bat pentsatu, pertsonaiak pentsatu eta grabatu ezazu eszena, iragarki edo sketch dibertigarri bat.
4.PUXIKA BATEKIN BOLEIBOL-era JOLASTEA
Puxika bat baduzu, puztu ezazu eta antolatu boleibol partida bat egongelan.
5.MAHAI JOLASAK BERRESKURATU
Partxisa, monopolia, skattergories-a,… kendu hautsa hain gustuko zenituen jolasei eta gozatu.
6.KEINUAK EGITERA EDOTA PELIKULETARA JOLASTEA
Klasikoen artean klasikoena, beti funtzionatzen duena.
7.ATZAZKALAK MARGOZTEA
Eskuetakoak, hanketakoak,… erabil itzazu kolore ezberdinak edota margozteko modu ezberdinak, diberti zaitez.
8.PERTSONAIA EZAGUN BAT ELKARRIZKETATZEA
Imajinatu pertsonaia ezagun bat elkarrizketatzen duzula eta egin galdera dibertigarriak.
9.ETXEAN ZEHAR MEZUAK EZKUTATZEA
Hartu post-it-ak eta ezkutatu mezuak etxetik. Aurkitzen duenari irribarre bat aterako diozu.
10.KUXINEKIN GERRAK
Tentsioak askatu eta barre egiteko modu eraginkorrena.
11.ZURE LOGELA BERRANTOLATZEA
Altxariak lekuz aldatu eta emaiozu aire berri bat zure logelari.
12.KOREOGRAFIA BAT ASMATZEA
Aukera ezazu abesti bat eta asma ezazu koreografia martxoso bat.
13.ERRETRATOAK MARGOTZEA
Batek posatu eta besteek marraztu. Zein da dibertigarriena? Zeinek dauka antz gehien?
14.IRRATSAIO BAT GRABATZEA
Imajina ezazu irrati programa bat duzula. Zer kontatuko zenien zure entzuleei? Ze musika jarriko zenuke? Grabatu eta entzun.
15.PELIKULA BAT BIKOIZTEA
Edozein pelikuletako eszenak ahotsik gabe hartu eta jarri ahotsa. Elkarrizketa gero eta absurdoagoa izan, dibertigarriago.
16.MAHAI POLIT BAT PRESTATZEA
Gaur denbora duzunez, prestatu ezazu mahai polit bat, gosarirako, meriendarako, afarirako,…
17.ABESTI BAT ASMATZEA
Aska ezazu zure erritmoaren zentzua eta konposatu ezazu sentimenduz betetako abesti bat
18.YOGA EGITEA
Mugi ezazu mahaia eta bihur ezazu egongela yogako gela gisa.
19.MOZORRO DESFILEAK
Denak balio du. Zabaldu armairua eta jolastu konbinazio posible guztiekin.
20.“IZANGO BANINTZ…”era JOLASTEA
Animalia bazina, zein izango zinateke? Zergatik? Eta planeta bat, janari bat, arropa bat…bazina?
21.ZURE ZUHAITZ GENEALOGIKOA IDAZTEA
Atera paper bat eta arkatza eta erreproduzitu ezazu zure zuhaitz genealogikoa.
22.ARKATZEKIN ZIRKUITU BAT EGITEA
Atera zure arkatz eta errotulagailu guztiak etxeko pasilloan kotxeentzako zirkuitu bat montatzeko.
23.TXABOLA BAT EGITEA
Batu manta eta oihalak eta egin istorioak kontatu eta merienda jateko txabola on bat.
24.EGUNEROKOA IDAZTEA
Idatzi egunero egiten duzuna. Orain gauza gutxi dela irudituko zaizu, baina etorkizunean eskertuko duzu.
25.PAPEREZKO HEGAZKINAK
Egin paperezko hegazkinak eta jarri hegan.
26.POEMA BAT ASMATZEA
Atera barruan duzun poeta eta idatzi poema bat. Ez du axola ez badu errimatzen.
27.PICTIONARY-ra JOLASTEA
Arkatza eta papera bakarrik behar dituzu. Saia zaitez besteek asma dezatela zer marrazten duzun; ezin duzu hitz egin.
28.SUPER HEROIAK MARTXAN
Bakoitzak botere bat aukeratzen du eta jolasa hasten da.
29.ILEAPAINDEGI SESIOAK
Ez da ileapaindegi arrunt bat. Orrazkeranzoroek bakarrik balio dute.
30.IPUINETAKO PERTSONAIAK
Ipuin bat kontatzea, bakoitzak pertsonaia bati ahotsa jarrita.
31.COLLAGE BAT EGITEA
Atera itzazu aldizkari zaharrak eta sortu ezazu pertsonaia dibertigarri bat edota ezinezko paisaia bat.
32.KOMIKI BAT IDAZTEA
Koadrodun paper bat hartu eta komiki tira bat sortu.
33.DILISTA BAT LANDATZEA
Hartu dilista edota txitxirio bat eta jarri pote baten kotoi bustian sartuta.
34.ESKUTITZ BAT IDAZTEA
Aukeratu zuretzako berezia den pertsona bat eta idatzi iezaiozu eskutitz bat.
35.ORIGAMIA EGITEA
Paperezko itsasontzi bat, pajarita bat,… aurkitu ideiak eta erabili irudimena.
36.EBAKIGARRIAK EGITEA
Marraztu ezazu pertsonaia bat, moztu eta egin erropak, osagarriak,…
37.EGONGELAN PIKNIK BAT EGITEA
Prestatu mokadu bat, atera mantel bat eta montatu piknik bat egongelan.
38.TXOTXONGILOAK GALTZERDIEKIN
Aurkitu galtzerdi zahar bat, josi botoiak begi bezala eta sortu zure txotxongiloak.
39.EZEZAGUNAK AFARIAN
Jolastu afalorduan zure familiarekin ezezagunak izango bazinete bezala. Zertaz hitz egingo zenukete? Diberti zaitezte.
40.KILIMEN GERRA
Taldeka, denok denen aurka,… kilima gerra.
41.KARAOKE BAT EGITEA
Aukeratu zure mikrofonoa eta abestera.
42.ZINEA EGONGELAN
Prestatu sarrerak, palomitak,… Zine forum bat ere montatu dezakezue.
43.EZKUTAKETA INGLESA
1, 2, 3,… inor ez dadila mugitu.
44.ZUGANDIK GUSTATZEN ZAIDANA
Esan ahoz gora edota idatzi zure familiakoengandik gehien gustatzen zaizuna.
45.AHOKORAPILOAK
Zein da ezagutzen duzun aho-korapilo zailena? Esan dezakezu erratu gabe bizkorrago?
46.JARRERAK IMITATZEA
Txanda bakoitzean batek egiten du modelo lana eta egiten duen dena imitatu behar da. Gero eta postura arraroagoak, dibertigarriago.
47.ARMIARMA SAREA
Bihur ezazu pasabidea armiarma sare. Zinta, artile,… erabili ditzakezu. Alde batetik bestera gurutzatu behar da, baina ukitu gabe.
48.GAUEKO AKANPADA
Gau ezberdin bat? Denok lotara etxeko egongelara, udako akanpaleku bat bezala.
49.“MARKAPAGINA”K EGITEA
Papera, kartulina, gometsak,… erabilita.
50.PERTSONAIAK ALDATZEA
Partaide bakoitzak, beste bat aukeratu behar du eta bera izango balitz bezala jokatu. Ezinezkoa barrerik ez egitea.
51.ELKARBANATUTAKO ISTORIOA
Bat hasten da, eta narratzailearen papera pasatuz doa.
52.OINAREKIN MARRAZKIAK EGITEA
Gai al zara oinekin zure izena idatzi edota aurpegi bat marrazteko? Agian harrituko zara edota barre algaraz lehertuko zara; ea zer ateratzen den.
53.TXISTEAK KONTATZEA
Ziur mila aldiz kontatu duzula. Baina nori ez zaio gustatzen txiste bat?
54.MASAIAK EMATEA
Maukak jaso eta eman ezazu masaia dakizun ondoen. Gero, jasotzea dagokizu.
55.EZINEZKO AURPEGIAK
Batek ahalik eta keinu arraroenak egin behar ditu eta gainontzekoak ezingo du barrerik egin. Lortu ahalko duzue?
56.KATAPULTA BAT EGITEA
Hartu goilara eta egin zure katapulta paperezko pilotekin. Nor heltzen da urrutien?
57.ASMATU ABESTIA
Hitzek ez dute balio. Tarareatu edo aukeratu silaba bakarra. Zein abesti da?
58.ARGAZKI DIBERTIGARRIAK
Atera mugikorra eta egin argazki dibertigarriak: salto egiten, keinuak egiten, … zein dibertigarria den gero ikustea.
59.EKILIBRISTA
Zinta baten gainetik mugi zaitez ekilibrista bat bezala.
60.DOMINO EFEKTUA
Atera pieza edo liburu batzuk eta jarri ilaran. Begira zeinen bizkor erortzen diren. Gero eta gehiago hobeto.
61.ALTXORRAREN MAPA
Ezkutatu objektu bat eta marraztutako zure etxeko plano baten kokatu. Aurkitzeko gai zara?
62.MARRAZKIA ELKARLANEAN
Egin edozein zirriborro paper baten. Hurrengoak, zentsua duen marrazki bat egiteko erabili beharko du.
63.PAPEREZKO “KOMEKOKO”AK
80ko hamarkadara bueltatu gara. Montatu ezazu paperezko “komekoko” bat eta ikusi zer dagoen solapen azpian.
64.UMETAKO ABESTIAK
Gogoratu zure umeekin txikitako kantak.
65.KANASTA
Otzara bat, kubo bat… erabili ditzakezu.
66.HOTZ ETA BERO
Ezkutatu objektu bat eta aurkitu espazioan mugitzen. Hurbil dagoenean, bero da eta urruti dagoenean, hotz. Ezkutatu ahalik eta ondoen zailagoa izateko.
67.TELEFONO APURTUA
Pentsatu esaldi arraro bat. Pasatu zure eskumakoari oso azkar esanda. Zer heltzen zaio azkenengoari?
68.ALTXORRAREN BILA
Pista batek bestera garamatza. Altxorra aurkitzeko gai izango al zarete?
69.ZENTZUGABEKERIAK
Batek gauza bat esaten du. Hurrengoak zerikusirik ez daukan beste zerbaitekin erantzuten dio. Ea nork aguantatzen duen denborarik gehien barrerik egin gabe.
70.PERTSONAIAK ASMATZEA
Batek pertsonaia bat pentsatzen du. Besteek galderak egiten dizkiote nor den asmatzeko. Erantzunak bai ala ez soilik izango dira.
Ipuinak:
Bestelakoak:
Eskulanak:
Etxean egiteko eskulan ezberdinak 1
Etxean egiteko eskulan ezberdinak 2
English:
- Hiztegia lantzeko:
https://www.gamestolearnenglish.com/fast-english/
https://www.gamestolearnenglish.com/fast-vocab/
https://www.gamestolearnenglish.com/vocab-game/
- Saio hasieratako errutinak:
https://www.youtube.com/watch?v=ALcL3MuU4xQ
https://www.youtube.com/watch?v=fN1Cyr0ZK9M
https://www.youtube.com/watch?v=rD6FRDd9Hew
https://www.youtube.com/watch?v=CXKj7bm4Ops&t=42s
https://www.youtube.com/watch?v=36n93jvjkDs
https://www.youtube.com/watch?v=eUXkj6j6Ezw
- Saio bukaerakoak:
https://www.youtube.com/watch?v=PraN5ZoSjiY
- Dantzak:
Utzi erantzuna