Arratsalde berezia izan da gaurkoa. Adinduen astea dela aprobetxatuz, LH4A gelako haurrak San Jose egoitzara joan gara. Iritsitakoan urduritasuna izan da nagusi, izan ere, bertako egoiliarrak gu iristeko zain zeuden.
Aurkezpen gisa, bi ikaslek aurrezkoa dantzatu diegu txistularien laguntzaz. Ondoren, hainbat bertso eskeini dizkiegu bertakoei irribarreak ateraz. Abesti batzuk abestu ditugu, dantza polit bat dantzatu eta ikuskizuna amaitutzat eman dugu txalo artean.
Amaitzeko, beraientzat prestatuta geneuzkan opariak eman dizkiegu, eta beraiek askari ederra eman digute! Gure partetik eskerrak ematea geratzen zaigu, horren harrera ona egiteagatik eta etxean bezala sentiarazteagatik!











Utzi erantzuna