
Egun zoragarria izan da 6. mailakook Pagoetako parke naturalean igaro duguna. Egia esan goiz partean haizea zakar xamar ibili dugu inguruan baina gelaz kanpo dena erakargarriagoa denez erraz gainditu dugu haizearen eragozpena.
Iturrarango Parketxearen inguruan ibilalditxo bat eginez, orain arte paperean ikusi eta ikasitakoa aurrez aurre ikusteko aukera izan dugu: zer den ekosistema, ekosistema motak (uretakoak edota lehorrekoak), ekosistema bakoitzeko izaki bizidun eta ez bizidunak… Izaki bizidunen multzoa osatzen duten taldeak, talde bakoitzaren elikadura… Landare artean eta erdi jolasean lehendik genekiena gogoratu eta gauza berri asko ikasi ditugu.
Bazkal ostean denok batera Agorregiko Burdinola eta errotak ikustera hurbildu gara.
Zoragarri pasa dugu eta nekatuta bada ere gustura itzuli gara Azkoitira.











Utzi erantzuna