
Ikasturteko azken txanpan gaude eta urtero bezala gure gelakideekin egun ahaztezinak pasatzeko aukera. Aurten ere lehen zikloko ikasleak eta irakasleak Orioko Txurruka Aterpetxean egon gara. Ekintza ezberdinak egin ditugu eta oso ondo pasa dugu.
Lehenengo egunean igerilekuan ibili ginen eta gero… paseotxo bat. Gauean prestatuta genituen antzerki eta dantzak egin genituen. Bai ederki pasatu ere!
Hurrengo egunean, Orioko hondartza aldera gerturatu ginen eta bertako parkean HHkoekin topo egin genuen. Bazkal ostean, badator autobusa… berarekin etxeko maiteak ikusteko ilusioa. Datorren urtean gehiago eta hobe ziur!!!











Utzi erantzuna