Azkeneko urteetan bezala, LH 3. eta 4. mailakoak Barriara joan gara ikasbidaira. Iritsi aurretik Gasteizen geldiunea egin genuen: LH 3ko ikasleak Artium museoa bisitatu genuen eta arteari buruz gauza berriak ikasi genituen. LH4ko ikasleak, berriz, Eusko Legebiltzarra ezagutu eta gure agintariek nola bozkatzen duten ikasi genuen. Legebiltzarreko mahaiburu den Bakartxo Tejeriak oso jator agurtu ginduen, baita Roger Torrent Kataluniako Legebiltzarreko presidentea denak ere!
Gosetuta, Olarizun bazkaldu eta jolasak egin genituen eta azkenik, arratsalde partean, Barriara iritsi ginen. Ederki pasatu dugu bertan hiru egunez: jolas, antzerki, dantza eta barre algara artean. Nahiz eta bigarren egunean eguraldi kaxkarra zegoen, eskulan batzuk eta pelikula bat ikusita egun borobila izan zen. Hirugarren egunean, berriz, eguraldi askoz hobea zegoenez ibilaldi txiki bat egin geuen.
Jadanik bueltan gara eta azkeneko txanpa besterik ez da geratzen oporrak hartzeko!












Utzi erantzuna