Maiatzaren 3an, 5. mailakoak, Agenda 21 proiektuaren baitan antolatzen den irteera burutu genuen. Egia esan eguraldiak ez zigun asko lagundu baina irteerak beti direnez atseginak, zirak eta aterkiak hartu eta euriari geure aurpegirik onena erakutsiz, han abiatu ginen, goizeko 9:00etan Nuarbeko Ibai-Eder urtegira. Hasieran Ibai-Eder urtegiko mekanismo-etxolan oso ondo azaldu … [Read more...]
Archives for maiatza 2019
BERTSOTAN SERIO ETA FIN… ETA BATEZ ERE GOZATUZ
Zer moduz atera zen jaialdia? Galdera hauxe izan zen nagusi maiatzaren 8an, Lehen Hezkuntzako irakasle eta ikasle askok bai baitzekiten bezperan, 7an, 3. zikloko ikasleak Gu ere bertsotan programaren baitan jaialdia eskaini behar genuela Baztartxon. Eta hauxe izan zen parte hartu genuenon eta ikusle gehienen erantzuna. Mundiala! Egia esan oso ondo atera zitzaigun emanaldia. … [Read more...]
JANARI BILKETA
Euskadiko Jóvenes y Desarrollo – Gazteak eta Garapena gobernuz kanpoko garapenerako erakundea, Azkoitiko taldea, Afrikako hainbat proiektu babesten saiatu da azken urteetan. Benin eta Togo nazioetan (Mendebaleko Sahara azpiko Afrika) eskaini dugu laguntza, batez ere jabego komunaleko putzuen eraikuntza subentzionatuz, eta kaleko umeen aldeko hainbat ekimenetan zuzenean parte … [Read more...]
KONFIANTZAREN PEDAGOGIA: Beldurrak haurtzaroan
Maiatzaren 14an Rafael Cristóbalek (Konfiantzaren Pedagogiaren sortzailea) Floreagan emango duen hitzaldira gonbidatu nahi zaituztegu. Konfiantzaren Pedagogiaren baitan, Beldurrak haurtzaroan gaia izango du aztergai. Gaia atsegin baduzue, ez izan inolako zalantzarik, ongi-etorri gurera! Eguna: maiatzaren 14an Ordua: … [Read more...]












