AZKOITIKO SALESTAR HEZKUNTZA PASTORAL KOMUNITATEKO FESTA
Iaz bezala, maiatzaren 25ean, larunbatean, ospatuko dugun Azkoitiko salestar hezkuntza pastoral komunitateko festara gonbidatu nahi zaituztegu. Gonbidapena Alai Batza aisialdi elkarteko kideei eta beraien familiei eta Floreaga ikastetxeko ikasleei eta beraien familiei luzatu nahi genieke.
Honakoa izango da festaren ordutegia:
16:00-20:00 Txikitxoentzat puzgarriak, tailerrak eta jolasak
17:00-20:00 Alai Batza aretoa nahi dutenentzat, txiki, ertain eta helduentzat (18:45 Futbolin txapelketa)
17:00-18:30 “Jolasen jolas” (patio jolasak) guztiontzat (talde mistoak heldu eta haurrekin)
17:30-19:30 Tortila txapelketa patioan (kopuru mugatua)
20:30-21:00 Frontoira sarrera (tiketa beharrezkoa izango da)
21:00-21:15 Ongietorria
21:15-22:00 Afaria frontoian (norberak ekarriko du berea. Kafea gure kontu)
22:00-23:45 Gau festa (bingoa, bideoa, dantzak (aktuazioak) eta diskoteka)
23:45-24:00 Guztion artean jaso eta garbituko dugu. Festaren amaiera
Frontoian afaltzeko, idazkaritzan, tiketa erosi behar duzu 1€ pertsonako (dirua festaren gastuei aurre egiteko izango da / Azken eguna: maiatzak 17, asteazkena)










Utzi erantzuna