Apirilaren 10ean DBH4kook espero ezin genuen 4 eguneko bidaia bati hasiera eman genion. Horretarako goizean goiz autobusa hartu genuen, gure abiapuntua Segovia zela kontuan harturik. Behin Segoviara iritsi ginenean, leku hau famatu eta interesgarri egiten duen akueduktua ikusi genuen. Orduak aurrea zihoazen heinean, bazkaltzeko ordua iritsi zitzaigun. Bazkal ostean, baserritar senarekin La Granja bisitatzera joan ginen. Nahiz eta izenak baserri moduko bati erreferentzia egin, sekulako palazio puska aurkitu genuen gure begien aurrean. Segovia atzean utziz, Madrilgo bideari ekin genion.

Bigarren egunari hasiera emateko, Torrejon de Ardoz-en dagoen Parque Europara joan ginen. Europako eraikin ezagunenak bertan ikusi ahakl izan genituen. Handik El Retiro parkera bazkaltzera eta txalupetan ibiltzera. Handik Bernabeu futbol zelaira, eta segidan Picassok marraztutako Gernika margolana ikustera (Museo Reina Sofia). Zebra bide bat gurutzatzea besterik ez genuen behar, Atotxako tren geltoki ikaragarria ikusteko.
Hirugarren egunean, Almudena katedrala ikusi ondoren, Madrileko Erret Jauregia bisitatu genuen; baina bisita ez zen hain erakargarria izango, jauregia erakutsi zigun gidak horrenbeste informazioa eman izan ez bazigun. Berriro ere El Retiro parkera joan ginen bazkaltzera. Ondoren, Madrilgo leku turistikoenetan zehar pasira bat eman genuen: Plaza Mayor, Plaza del Sol, Udaletxea… Eta egunari amaiera emateko, Xanadu saltoki-gunerantz abiatu ginen.
Azkeneko eguna zela kontuan harturik, indarberritu, maletak egin eta gogoz hasi genuen eguna, Warner deituriko jolas-parkean. Bertan, eguraldiak asko lagundu zigun, eta denok gustora ibili ginen bakoitza bere mailetako atrakzioetan. Bazkaldu orduko, 15:30ak aldera, guztiok bildu eta uretako atrakzioetan ibili ginen. Oso gustora ibili ginela esatea besterik ez dugu. Izan ere, giro aparta lagun egun ezin hobea burutu genuen.











Utzi erantzuna