Aurten Amets Karrerak, LH3.mailako ikaslea, irabazi du Azterkostako 1. kategoriako argazki lehiaketa!
Zer da Azterkosta? COASTWATCH itsasbazterrari buruzko Europako Ingurumen Hezkuntza programaren Euskal Autonomia Erkidegorako egokitzapena da AZTERKOSTA. Europako proiektu hori 80ko hamarkadaren amaiera aldera sortu zen Irlandan, eta 1992tik dugu gure artean.
Harrezkero, itsasbazterraren berezitasunak ezagutarazten, horrek dituen arazoak jakinarazten eta gizartea kostaldeko gune naturalak babesteko beharraz kontzientziatzen lagundu nahi duen tresna dugu AZTERKOSTA.
AZTERKOSTAk Euskal Herriko kostaldearen egoerari buruzko balorazio orokorra egiteko aukera ematen du, eta baita kostaldeko kudeaketa hobetzeko iritziak eta ideiak jasotzeko ere: arazoak antzeman, legearen aurkako ekintzak salatu edo kontserbatzeko interesgarriak diren eremuak proposatu.
ZORIONAK AMETS!









Utzi erantzuna