MENDI IRTEERA
Datorren Martxoan urtero egin ohi den ibilaldi neurtuaren berri eman nahi dizuegu. Ikasleei honen berri ere emango zaie, eta parte hartu nahi duten guztiek euren izenak otsailaren 28rako, osteguna, eman behar dituzte ikastetxeko idazkaritzan.
Ibilaldia patruilen sistema bitartez egingo da, gutxienez 3 eta gehienez 5 umez eta arduradun batez osaturik egongo dira taldeak. Ikasleren bat talderik gabe egonez gero ez legoke arazorik, egunean bertan antolatuko genituzke azken taldeak.
“Guraso elkartea” garraioaren eta patruilen antolatzailea izan arren, ardura guztia (zerbait gertatuko balitz) guraso edo tutoreena izango da.
- NORA: Ibilaldi Neurtua Zumaian
- IRTEERA LEKUA: Liburutegian
- EGUNA: Martxoak 10, igandea
- ORDUA: Goizeko 08:30ean
- KOSTUA: Autobusaren kostua 2.00€ izango da pertsonako.
Ibilaldiaren xehetasun gehiago hurrengo orrietan aurki ditzakezue.










Utzi erantzuna