Atzo goizean, lehenengo orduan, bisita berezia izan genuen LHko 3. zikloko ikasle eta irakasleok: Eneritz Artetxe eta Aitor Salegi bertsolariak izan ziren gure artean.
Ikasturte hasiera honetan Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatzen eta gauzatzen duen bertso-eskolaren berri ematera etorri ziren. Ia ordu betez aritu ziren, ikasleak jarritako gai edo errimekin jolasten. Galdera-erantzunen bidez ikasleak proposatutako futbolari, bertsolari etab. asmatzen ere aritu ziren, askorentzat magia ziruditen bertso bikainak osatuz.
Hori dena lantzeko bertso-eskolarako gonbidapena luzatu zieten ondoren. Ea ba taldetxo bat animatzen den…











Utzi erantzuna