Pasa den larunbatean XXIX.EUSKAL KULTUR JARDUNALDIEI hasiera eman zitzaion EKAIN TXOU ikuskizunarekin.
Herriko eta Azpetiko familia ugari hurbildu zen Floreagako On Bosko pilotalekura ikuskizunaz gozatzeko asmoz, guztira 200 bat persona batu ginelarik.
Ekain pailasoak ikuslegoa “txou”aren partaide zuzen bilakatu zuen eta denok poltsikoratu gintuen bere malabar joko eta mimikekin.
Arratsaldeari amaiera bikaina emateko txokolatada eder batez gozatzeko aukera ere izan genuen bertara gerturatu ginenok.
Floreagako guraso elkarteko kideak gustura agertu dira egindako lanarekin eta izandako erantzunarekin. Bide batez, guztiok gonbidatu nahi gaituzte hurrengo asteetan KULTUR JARDUNALDIEN barne antolatuko diren ekintzetara.












Utzi erantzuna