Martxoaren 18an, igandean, ospatu dugu SAN JOSE festa, Floregako Ikastetxearen eta Gurasoen festa eguna.
Goizean goiz, Guraso Batzordekoak gauza guztiak prestatzen aritu dira, patio berdean, eguraldi kaskarra baitzegoen.
Euskal Dantzen ikuskizun bikaina izan dugu, hasteko.
Gero, meza, Floreagako elizan, Koldo Vergarak eta Davidek emana. Guraso Batzordekoek egin dituzte irakurgaiak, eta euskal dantza ederra egin da eskaintzen unean.
Meza ondoren, txorizo pintxo eta trago bikainak izan ditugu patio berdean. Gainera hainbat lehiaketa ere izan dugu: lokotx bilketa, futbolin txapelketa (guraso eta ikaslez osaturiko bikoteak), soka-tira …
Gainera, San Jose Ipuin Lehiaketako sarien banaketa egin da. LH3-6n taldekako lanak eta sariak izan dira. DBH 1-2n banakakoak.
Zorionak Floreagako ikastetxeko familia guztiei!!!












Utzi erantzuna