Martxoaren 21tik 23ra DBH 1eko ikasleak Gorlizen izan dira.
Martxoaren 21ean, goizeko 09:00etan, autobusera igo eta Urdabain kokatuta dagoen Basondo babeslekura joan ziren. Bazkalondoren, Gorlizeko aterpetxera iritsi eta guztiok batera Plentziara joan ginen. Herria ezagutuzeaz gain jolasak egin genituen egunari bukaera emateko.
Bigarren egunean, eguraldiak gehiegi lagundu ez arren, Gorlizeko farora abiatu ginen. Hau da hau lokatsa zegoena bidean!
Arratsaldean programatutako bi ekintzei ekin genien: kanoak eta arku tiro. Eta afaldu ondoren, txiste kontaketa eta talde batek eskainitako antzerkia izan genuen.
Eta ostiralean, Gaztelugatxera joan ginen. 231 eskailera igo ondoren heldu ziren ermitara! Azkenik, Mundaka ezagutzeko aukera izan genuen.











Utzi erantzuna