Nola esan zer izan den Marta Floreagakoontzat…
Gauza guztien gainetik emakume ekintzaile eta langilea; bihotz onekoa, beti laguntzeko prest zegoena. Salestar komunitatean sukaldari lanetan urte askoan aritu zen.
Umeei laguntzeko ere beti prest egoten zen. Urteak dira Haur Hezkuntzakoekin danborradan kantinera irten zela umeei lagunduz eta giroa alaituz; eta urteak baita ere San Andres egunez taloak txukun nola egin denoi erakutsi zigula, edo postua nola edertu pentsatzen aritu zela. Ez zion huts egiten urteroko hitzorduari. Euskal kulturaren inguruan ezagutu dugu beti.
Floreagakook eskerrak eman nahi dizkiogu Martari ikastetxearen alde egindako lan guztiarengatik.
Ez genuke familia ahaztu nahi. Beraiek somatuko dute hutsune handiena. Jaso ezazue gure besarkada.
Goian bego!











Utzi erantzuna