Egun on adiskideok!
Lehengo astean kontsumo tailerrak izan genituen eskolako Agenda 21 proiektuaren barruan. LH 1-2-3: “frutak eta barazkiak”, “supermerkatua eta erosketak” eta “litxarreriak”. LH 4koak: “bideo-jokoak” eta “arriskuak saihestu”. LH5ekoak: “kontsumitzen ikasiko dut”. LH6koak: “energia” eta “etxeko ekonomia jokoan”. DBHkoek ere izan dituzte hainbat tailer: “arriskuak saihestu”, “telefono mugikorra”, “kontsumoa eta ingurumena” eta “elikadura osasuntsua”. Eta egon zen tartetxo bat gurasoentzako “adingabeak eta telefono mugikorrak” lelopean.
Asko ikasi, ondo pasatu eta lurra babesteko hainbat gauzataz ohartu ginen. Hurrengo arte!!










Utzi erantzuna