• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

NIK HIRI ETA HIK NIRI, EMAN HAUSPOA EUSKARARI!

2017-12-04 Idazlea: DBH Floreaga Leave a Comment

NIK HIRI ETA HIK NIRI, EMAN HAUSPOA EUSKARARI!

Euskarak 365 egun baditu ere, hori gogorarazteko egun berezi bat izan ohi dugu: abenduaren 3a.

Aurtengoan “Nik hiri eta hik niri, eman hauspoa euskarari” lelopean ospatu dugu. Haurtzaindegiko txikienekin hasita kate erraldoi bat osatu dugu, patio berdean, ikastetxeko ikasle eta irakasle guztion artean. Geure argazkiak eta hainbat irudi eta emotikono itsatsi ditugu hizkuntzaren transmisioan garrantzitsuak direnak: etxea, eskola, musika, liburuak, aldizkariak, teknologia berriak…Hau guztia egin aurretik, ordea, LH eta DBHkoak aurkezpenak egiten aritu dira euskara eta euskal kultura ardatz izan dituztelarik.

“Nik hiri eta hik niri” emate horretan, mezuen trukaketa ere izan dugu. LH5etik DBH4ra arteko ikasleek, duela aste batzuk, mezu batzuk idatzi zituzten beste ikastetxeetako ikasleentzat. Mezu horretan beraientzat euskara zer den adierazi behar zuten. Gaur horietako mezu batzuk irakurri ditugu eta behin eta berriz errepikatu den ideia honako hau izan da: “gure arbasoengandik jasotako altxor bat da, gu geu garen bezalakoak egiten gaituena…” Beste ikastetxeetako ikasleek bidalitako gutunak ere jaso dituzte.

Txikiagoek, aldiz, mezuak globo batzuen barruan sartu dituzte. Gustura joan dira plazara, globoekin saltoka eta kantuan trikitixa doinuan. Plazako ekitaldiaren amaieran, globoak airean ibili ondoren, puskatu eta barruko mezuak aurkitu behar zituzten.

Hori guztia goizean izan da, baina arratsaldean ere festarekin jarraitu dugu. Txikienak On Bosco aretoan bildu dira eta makina bat asmakizun, abesti, olerki eta dantzaz gozatzeko aukera izan dute.  Amaitzeko, LH6koen eskutik bertsoak izan dituzte eta txistu eta atabalen laguntzaz dantzari bikainak.

FLOREAGA EUSKARAZ, EUSKARAREKIN eta EUSKARAREN ALDE!

 

 

Hitzak: Eguzkilore 

Argazkiak: Maria Arenas, Julen Aranbarri, Yohana Irureta, Ion Urresti, Mikel Pastrian eta Cristina Garate

Filed Under: DBH, Haur Eskola, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Orokorra Tagged With: abenduak 3, azkoitia, euskararen eguna, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa