Gaur, urriak 11, eguzkia lagun genuelarik, 2. mailako neska-mutilak, autobusa hartu eta Loiolako Ekoetxera joan gara. Bertan bi ekintza desberdin burutu ditugu: energia eta animaliak eta landareak. Eta ondoren, nola ez, hamaiketakoa egin eta jolasean aritu gara Sagu-zatar parkean. Irteera polita Agenda 21ekoak antolatu digutena! Hitzak eta argazkiak: Ana Ruiz … [Read more...]
Archives for urria 2017
SOLIDARITATE PINTXOA
Lehenik eta behin Floreagako Ikastetxeko Solidaritate Taldeak eskerrak eman nahi dizkizue Gazteak eta Garapena (Jóvenes y Desarrollo) taldearen ekintzetan ematen duzuen laguntza handiarengatik. Urriaren 28an “Solidaritate Pintxo eta Bigarren Eskuko denda” eguna egingo dugu Kontzejupean. Alai Batzak umeentzat jolasak antolatuko ditu herriko plazan. Pintxoen eta bigarren … [Read more...]
IGARTUBEITI BASERRIA EZAGUTZEN
LH5eko ikasleok Ezkio-Itsason dagoen Igartubeiti baserria ezagutu genuen atzo. Lehenengo, baserriari buruzko zenbait datu eman zizkigun gure begirale izan zen Andreak. XVI. mendeko baserria omen da eta bere bihotza tolarea dela esan zigun. Ba al dakizue zer den tolarea? Aintzinean sagardoa egiteko erabiltzen zuten tresna bat. Igartubeitin “Sagardoaren astea” ospatzen zutela … [Read more...]
PAGOETA EKOSISTEMEN BEHAKETA
PAGOETA. EKOSISTEMEN BERTATIK BERTARAKO BEHAKETA Aurten bai, aurten dena alde izan dugu. Dena diodanean eguraldiari buruz ari naiz noski. Izan ere, eguraldi ona ezinbesteko laguna izaten da Aiako Pagoeta Parke Naturalean ibilbide osoa ondo eta lasai egiteko. Basoan zehar egindako 4 kilometroetan zehar garbi asko ikusi ditugu ekosistema ezberdinen osagaiak eta haien … [Read more...]












