Floreagako DBH4ko ikaslea den JULENE ITURBE Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak antolatutako Urruzuno literatur lehiaketaren saridunen artean da.
Urruzuno lehiaketa honetan ikasleak bi kategoriatan bereizi dira: B gazteak (DBHko 3. eta 4. mailak) eta A gazteak (Batxilergoko 1. eta 2. mailak, edo Erdi Mailako Heziketa Zikloak).
Aurkeztutako guztien artean hogei lan onenak aukeratu dira; hamar kategoria bakoitzean (5 prosa-lan eta 5 poesia-lan).
Saritutako lanen egileek bost eguneko prestaketa-egonaldian parte hartzeko aukera izango dute. Lieratura-tailerraz eta idaztearekin zerikusia duen beste hainbat ekintzaz osatuko da egonaldi hori. Laguntzaile izango dute, uneoro, euskal idazle bat.
Hezkuntza Sailak liburu bat argitaratuko du saritutako lanekin, bilduma gisa, Sagastiberri sailean.
Hona Julenek bere attitte zenaren gainean prestatutako bertsoak.










Utzi erantzuna