Otsailaren 8an, irakasle talde bat CLIL METHODOLOGY SPECIFIC FOR ARTS AND CRAFTS ikastaroa egiten hasi ginen . Plastikako klaseak ingelesez ematen ditugunez, estrategiak eta metodologi desberdinak ikasteko elkartu ginen, azken finean, hobetzeko asmoz. Zortzi orduko ikastaroa izan da, Amanda Mc Loughlin irakaslea izanik, Erresuma Batuetako natiboa.
Ikastaroa benetan baliagarria izan zaigu zentzu askotan. Alde batetik, esperientzia berria izan delako guretzako. Bestalde, eman dizkigun estrategiak, metodologiak,…oso eraginkorrak izan daitezkeela iruditzen zaigulako eta azkenik gure arteko giroa ederra izan delako, iritziak partekatu, proposamen berriak atera eta elkarrengandik ikasteko aukera izan dugulako.
Hitzak: Yohana Irureta









Utzi erantzuna