• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

“HUNTZA” -JOSUNE eta AITOR

2017-01-31 Idazlea: Zezilio Leave a Comment


On Bosco astearen barruan gaurkoan musikari eskainitako eguna izan dugu.

Aurtengoan azken hilabeetan hain ezaguna egin den HUNTZA taldeko bi kide izan ditugu, Josune Arakistain eta Aitor Huizi. Nork ez du entzun eta abestu denon buruan eta ahotan dabilen “Aldapan gora”? Ba gaur gurean egile eta abeslariak izan ditugu.

Hasiera batean DBHko ikasleentzat prestatuta bazegoen ere, LHkoen ikasleen eskaera kontuan hartu eta 16:00etan hasi beharrean 15:00etan hasi gara. Denak pozik sorpresarekin!

DBHko saioan Maddi Oteiza eta Maria Arrieta izan ditugu gidari, beraien lana ere aipatzekoa da.

Bai LHko ikasleek, bai DBHkoek ere taldeari buruz detaile dexente ezagutzeko aukera izan dute. Abestiak nola sortu dituzten, musika, letra, diskoa nola grabatu duten, taldea nola sortu zen, izena nola aukeratu zuten… detaile pilo bat. Letrak egiterakoan gaur egungo emakume bertsolari gazteak nabarmendu nahi izan dituzte, diskoaren beste letra batzuk Josunek berak egindakoak dira.

Beraiek unibertsitate ikasleak izanik entsaioak nola eta noiz egiten dituzten ere kontatu digute.

Anekdota parregarri batzuen berri ere izan dugu. Amezketako kontzertua, Urkullu lehendakariaren Urtezahar eguneko mezuan “Aldapan gora”ren aipamena, denetik hitz egiteko aukera izan dugu. Umorea ez da falta izan, ezta musika ere! Zuzenean bi abesti entzuteko eta abesteko aukera izan dugu.

Sekulako giroa izan dugu On Bosco antzokian, arratsaldea motz egin zaigu. Asko eskertu dugu guregana etorri izana eta horrelako gertutasunarekin gure galderak erantzutea.

Hurrengoan Azkoitiko enparantzan ikusteko gonbita luzatu diegu. Ea horrela den!

MILA, MILA ESKER! 

LHkoen argazkiak: Maribel García.

 

Filed Under: DBH, Lehen Hezkuntza, Orokorra Tagged With: aitor huizi, azkoitia, bosco, floreaga, huntza, ikastetxea, josune arakistain, On Bosco astea, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa