Pasa den larunbatean, urtarrilaren 21ean Jaikik antolaturiko tailer berri bat izan genuen, 3 urtetik hasi eta 7 urte bitarteko haurrentzat. Sukaldaritza, kirola eta musika alde batera utzi genituen oraingoan eta eskulanen munduan murgildu ginen.
2 eskulan egin genituen, alde batetik, bakoitzaren izenarekin osatutako taulatxo bat, tenperakin margotuz, hainbat stickerrekin apainduz eta azkenik argazkiak ipini ahal izateko pintza batzuk itsatsiz. Eta bestalde berriz, eskuturrean jarri ahal izateko hontz dibertigarri bat, mugitzen zitzaizkion begi eta guzti.
Giro ederrean pasa genituen goizeko bi orduak, eta nahiz eta kolarekin nahiko lan izan, azkenean emaitza politak lortu genituen.

Argazkiak eta hitzak: Cristina Salinas eta Jaione Irizar










Utzi erantzuna