ABENDUAREN 3A
EUSKARAREN EGUNA
ADIERAZPEN INSTITUZIONALA
Alkateak adierazpena irakurri zuen han bildu ginenon aurrean eta ondoren bi ikastetxeetako ikasleak pare bat bertso eskaini zituzten, eskolan Euskararen eguna dela eta egin dugun lanaren adierazgarri.
Ondoren festa giroa nagusitu zen kaleetan zehar, Kupelaren musikaz lagundurik eta tabernetan jarritako euskal musikari esker.
Hitzak: Mailu Irizar
NIK EUSKARAZ, GUK EUSKARAZ!
Eguzkia lagun, Azkoitiko kaleak herriko gazteez bete dira eta zer esanik ez plaza, han bildu baikara guztiok. Mailu eta Ixabelen erronkak eta alkatearen hitzak entzun ondoren, olatua eginez eta abestuz amaitu dugu ekitaldia.
Ikastetxean bertan ere izan dugu ospakizunik. Goizean goizetik Egun Onak bereziak izan dira, Eguzkilore taldeko ikasleak ibili baitira Euskararen Egunari buruzko azalpenak ematen. Ezin ahaztu gure dantzari, txistulari eta bertsolari bikainez, fin-fin aritu baitzaizkigu, bai goizean eta baita arratsaldean ere.
Etapa bakoitzak bere ekintza propioak ere izan ditu. HHkoak zein baino zein hobeto aritu dira abestiak, igarkizunak, olerkiak, dantzak… eszenatokian jarriz. LHkoak ere buru belarri aritu dira euskara eta euskal kulturarekin lotutako ginkana batean. DBHkoek, berriz, euskararen erabilera sustatzeko kartelak diseinatzen ihardun dute.
Giroa primerakoa izan dugu beste behin ere! Egun guztiak izan daitezela euskaren egun. EUSKARAK 365 EGUN. Nik euskaraz, guk euskaraz!
FLOREAGA EUSKARAZ, EUSKARAREKIN eta EUSKARAREN ALDE!
HITZAK: Eguzkilore















Utzi erantzuna