DURANGOko AZOKAra IRTEERA
Ostiralero bezala, goizean goiz jaiki, gosaldu eta zortzietako eskolarantz abiatu ginen. Ostiral hau ordea berezia zen, ez zen ostiral normal bat izan, oraingo honetan Durangora irteera bat baikenuen.
Eskolara iritsitakoan, lehenik, bakoitza bere gelara joan eta horri buruzko azalpen batzuk eman zizkiguten irakasleek: zer egingo genuen Durangon, nondik ibiliko ginen, zer ikusiko genuen …
Azalpenak ordubete inguru iraun zuen, segidan Durangora abiatu ginen autobusez.
Durangora iritsi orduko, irakasleek, herriari buruzko liburuxka bat eta mapa bat eman zizkiguten Durangori buruz zerbait gehiago jakin ahal izateko.
Herritik buelta txiki bat eman genuen Durangoko azokak, kokapenari dagokionez, hasieratik gaur arte izan duen bilakaera ikusi ahal izateko.
Konturatzerako azokara iritsi ginen eta bi ordu geneuzkan berriro autobusera joan aurretik.
Azokan, ikasleen eguna zela jakinda, ikasle mordoa zebilen. Adin guztietakoak ikus zitezkeen, zortzi urtetik hasi eta hamazortzi urte ingurura arte. Batzuk ginkana bat egiten ibili dira, beste batzuk berriz jendeari elkarrizketak egiten, beste batzuk lan batzuk betetzen … Guk, ordea, egin beharreko gauza bakarra hara joan eta giroaz gozatzea zen.
Argitaletxe desberdinek, beraien liburuak salgai zeuzkatela ikus zitekeen eta berdina geratzen zen diskoekin. Diskoak salgai zeuden edonork erosi ahal izateko eta batzuetan, abeslariak eta taldeak ere bazeuden diskoak sinatu ahal izateko edo beraiekin argazkiak atera ahal izateko.
Gu ez ginen besteak baino gutxiago izan eta argazkiak ateratzeko eta sinatzeko aukera ikusi orduko aprobetxatu egiten genuen. Horrela, bakoitza gustura irten zen beraien diskoak sinatuta eta zenbait abeslari edo aktorekin argazkiak aterata.
Baina gauza guztiak beraien amaierara iristen diren bezala, honi ere tokatu zitzaion amaierara iristea eta autobusera bueltatzeko ordua iritsi zitzaigun.
Autobusean, norbaitek, disko erosi berria jarri zuen eta guztiok disko horretako musika entzuten iritsi ginen Azkoitira.
Oso egun polita izan zen, gauza berriak ikusiz asko gozatu baikenuen.
HITZAK: Kristina Peña












Utzi erantzuna