ORIOKO KANPALDIA
Aurten ere lehen zikloko ikasleak eta irakasleak Orioko Txurruka Aterpetxean egon gara.
Ekainaren 2an goizeko 09:00etan prest geunden autobusa hartzeko.Goizean aterpetxea ezagutu eta jolasean aritu ginen.
Bazkaldu ondoren bertako jolas tokian jolastu ginen eta 17:00ak aldera Orioko hondartzaraino txangoa egin genuen. Bertako parkean jolastu ez ezik, askaldu ere egin genuen bertan. Ondoren Txurruka aterpetxera bueltatu ginen afaltzeko ordua zen eta. Gauean prestatutako ekintzak: abestiak, dantzak, antzerkiak eta diskoteka eduki genituen eta bai ederki pasatu ere!
Ekainaren 3an gosaldu ondoren, igerilekuan ibiltzeko aukera izan genuen nahiz eta ura hotz xamarra zegoen, ederki ibili ginen! Motxilak jaso ondoren, bazkaldu eta jolasten egon ginen autobusa gure bila etorri zen arte Azkoitira bueltatzeko.
Hurrengo urtean gehiago!!!!!




Argazkiak: Amparo Mogrovejo










Utzi erantzuna