• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

DBH 4koen AGURRA

2016-06-16 Idazlea: DBH Floreaga Leave a Comment

dbh 4 agurra 4

Urtero ikasturtea bukatzean Floreagako talde batek agur esaten digu. DBH 4 bukatu duten ikasleek azken egunean bere esker ona adierazi nahi diote FLOREAGAri.

Ekainaren 16an eguerdiko 12etan On Bosco antzokian elkartu ginen ikasle beraiek prestatutako ekitaldiaz gozatzeko. Ikasleek Floreagan bere hezitzaile izan diren guztiak hartu dituzten kontutan.

dbh 4 agurra 1

Ohitura den  bezala omenaldi bideo bat prestatu dugu, igarotako urte guztiak gogoratuz. Aurten gainera, bukaera emateko ipuin bat kontatu digute. Ipuin hori irakurtzeko arduraduna, Mireia Gurpegi izan da. Honela zioen:

dbh 4 agurra 3

“Baziren behin, denboran galdutako irla batean, ia hamasei urte zituzten gazte batzuk.
Bi urte zituztela heldu ziren hara; batzuk geroxeago ere heldu ziren. Haurrek iriste momentu berberetik ikasten zuten arau bat: ez hurbildu itsaslabarrera.
Irla horretan bazegoen itsaslabar handi bat; lehoien orroa zirudien olatuen soinua. Ez zeukaten arrastorik ere hor zer zegoen imajinatzeko; soinuak ziren haien pista bakarra.
Zergatik ukatu? Jakin-minak hiltzen zituen umeak.
Beno, bueltatu gaitezen orainera; ume haiek hazi eta gazte bihurtu zirenekoa. Batzuk hamasei jada beteta zituzten; besteei, gutxi falta.
Udarako egun eguzkitsu batean, ustez perfektua, maisua, iritsi zirenetik zaindu zituen heldu hura, bere ikasleei hurbildu zitzaien.
— Ordua da — esan zuen; lasaitasuna nabari zen bere ahotsean, baina gazteak egoera horretatik oso urrun zeuden.
— Zertarako, maisu? — galdetu zuen haietako batek, denek susmatzen zutena gauzatzeko beldur.
— Jauzi egiteko, noski.
Orduan egia zen; salto egin beharko zuten. Gazteak ilaran jarri ziren labarraren ertzean; erakutsi bezala, ez zuten behera begiratu. Nahiz eta umetan ertzaren bestaldean zeuden sekretuak jakiteko gogoa izan, orain ikaratuta zeuden guzti-guztiak.
Maisua neska batengan hurbildu zen, denetan gazteena, eta salto egiteko xuxurlatu zion.
— Eta nik ezin badut hegan egin? — galdetu zuen, ikaratuta —. Zer gertatuko da ez badut hegorik?
Neskak denen beldurra mahai gainean jarri zuen, jokatzeko kartak balira bezala. Irla horretako orok zekien hegan egiteko ordua zela, baina beldurrak mugitu ezinik utzi zituen denak momentu garrantzitsu hartan.
Maisuaren erantzunak denak harritu zituen:
— Eta zer gertatuko da ez baduzue ezer egiten? Jakin-minarekin bizi ahal izango zarete? Jakiteko gogoa beldurra baino boteretsuagoa dela gogora ezazue. Ortzemugan zain daukazuen etorkizunak ez du gehiago itxarongo. Jada hamasei urte egon da hor zain! Erortzen bazarete, erori zaiteztela! Hego bustiekin gehiago kostako da aireratzea, baina lortuko duzue. Guztiak zarete desberdinak eta, ondorioz, zuen hegoak ere desberdinak izango dira; hala ere, hemen dauden pertsona orok izango du pare bat. Ez izan beldurrik etorkizunari; gehiago oraindik, etorkizunak zuen beldur izan beharko du!
Neskak baiezkoa eman zuen buruarekin; prest zegoen jauzi egiteko. Atzera pauso batzuk eman zituen eta korrika abiatu zen ertzera.
Bere oinek lurra galdu orduko, egunsentiaren argiek bere gorputza argitu zuten. Distira desagertzean, neskaren bizkarra kristalezko hego fin-finek apaintzen zuten. Hasieran arazo batzuk izan zituen haiek kontrolpean edukitzeko; baina, lortu zuenean, zerumugaraino abiatu zen zuzenean.
Gertatu zena ikusirik, beldurtienak ere konbentzitu egin ziren. Banaka banaka, kideak jauzi egiten joan ziren; eguzkiaren argiak bainatu eta gero, denek zeuzkaten beren hegoak: batzuk lumazkoak; besteek, intsektuenak bezalakoak zirenak; beste batzuk argiz egindako egiturak … Guztiak ziren hegan egiteko gai, maisuak esan bezala. Haiek ere ortzemugara bideratu ziren.
Baina maisua ez zen bakarrik gelditu, ez horixe. Ume berriak iritsi ziren irlara, ikasteko gogoarekin. Gainera, ikasle zaharrak bueltatu egiten ziren batzuetan, eguzkitik harago zegoen munduaz hitz egitera. Bere ikasleez harro zegoen maisua; pertsona bikainak bihurtu ziren.
Egun batean, ikasle ohietatik gazteena zen neskak galdetu zion:
— Eta zergatik ez duzu zuk itsaslabarretik salto egiten? Guk kontatzen ditugun gauza harrigarriak zeure begiz ikusteko?
— Hori zuen erronka da, ez nirea — erantzun zuen ohi zuen lasaitasunez —. Nire betebeharra da irla hau zaintzea eta etortzen direnei etorkizunari aurre egiten erakustea. Hori da maisu baten lana.
Neskak, erantzunak asetuta, maisua agurtu zuen eta eta berriro ere hegaz aldendu zen bere bizitzaren lehen etapa igaro zuen irlatik.

“Hau fikziozko istorio bat da, nabaria denez, baina benetako bizipenetan oinarrituta dago. Irlako maisuak bezala, Floreagako irakasle denok lagundu diguzue hemen gauden ikasleei hegoak zabaltzen. Ez dakigu zer motatako itsasoa dagoen guretzat itsaslabarraren bestaldean, ez zerumugaren bestaldean ere; baina, Floreagan igarotakoari esker, prest egongo garela badakigu. Bai, batzuk bidean erori egingo gara, baina lortuko dugu berriro ere aireratzea; ziur gaude.
Eskerrik asko denagatik, bihotzean gordeko zaituztet betirako.
gogoratuz”

ONDO IZAN, badakizue Floreagako ateak beti irekita dituzuela!

 

Argazkiak BAI



Filed Under: DBH, Orokorra Tagged With: agurra, azkoitia, dbh 4, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa