Aurtengo ikasturtea amaitu delarik, hurrengo ikasturterako testu liburuak erosteko zerbitzua jarri dugu martxan berriz ere. Zerbitzua hobetzeko asmoz, ezarri ditugun neurrien berri eman nahi dizuegu:
Argitaletxeei lehenago egin dizkiegu eskariak, liburuak azkarrago jasotzeko.
Jakinaren gainean izango zaituztegu. Zuen eskarietako liburuak iristen diren heinean, guztiaren berri emango dizuegu.
Jende gehiago izango dugu telefonoa zein emaila erantzuten, zuen zalantzak ahalik eta azkarren argitzeko.
Bideo batzuk ipini ditugu interneten bidez liburuak nola erosi azaltzeko, zalantzak argitzen laguntzeko asmoz.
Dena dela, har itzazue kontutan hurrengo urratsak liburuak erreserbatu eta erosteko orduan:
1. Web orrian sartu www.floreaga.eus
2. Goiko aldean ikusiko duzuen menuaren bidez liburuen sailera sartuko zarete.
3. Behin dagokion ikasturtea aukeratu duzuenean, eskolak eskatzen dituen liburuak azalduko zaizkizue. Sagua liburuaren gainetik pasatzerakoan, saski bat agertuko da, liburua erosketa-gurditxora gehitu dezazuen. Erosi aurretik klik egiten baduzue liburuan, informazio gehiago azalduko zaizue
4. Nahi dituzuen liburu guztiak gurditxoan sartu dituzuenean, goiko eskuineko aldean erosketa-gurditxoa gainbegiratzeko botoia sakatu ahal izango duzue, erosketa burutzeko. Egin ezazue klik Erosketa-gurditxoa ikusi botoiaren gainean.
5. Erosketa-gurditxoaren laburpenean aukeratutako liburu guztiak eta liburu bakoitzeko aleak izango dituzue agerian. Hemendik ere libururen bat kendu edo liburu jakin baten aleren bat gehiago edo gutxiago erostea aukeratu ahal izango duzue. Libururen bat eskuragarri ez balego eta entrega-data luzatu beharko balitz, hementxe adieraziko litzaizueke gehienezko entrega-epea. Jarraitzeko, egin klik Eskaria egin botoian.
6. Interneten bidez erosten duzuen lehenengo aldia bada, erregistratu egin beharko zarete eskaria burutzeko. Hurrengo datuak eman beharko zenituzkete:
a. Bidalketa-informazioa: izena, abizenak, helbide elektronikoa eta entrega-helbidea.
b. Ordainketa modua: kreditu/debitu txartela, jasotzean ordaintzekoa edo banku-transferentzia bidez
Edozein zalantza izanez gero, Ohiko galderak sailean edo hurrengo helbidean zerbitzuari buruzko informazio gehiago daukazue eskuragarri: www.floreagamateriala.com/faq
Eta hurrengo helbidera ere idatzi ahal diguzue: denda@floreagamateriala.com
Milesker guztioi eta agur bero bat














Utzi erantzuna