Pasa den larunbat goiza entretenituta pasa genuen eta bide batez zertxobait ikasi ere egin genuen. Sukaldaritzari etenaldi txiki bat eman nahi izan diogu, zientziari lekutxo bat egiteko gure tailerren txoko honetan.
20 bat lagun elkartu ginen eta hainbat esperimendu egin genituen material desberdinak erabiliz: arraultzak, gatza, ozpina, bikarbonatoa… Esperimendu nabarmenenak tinta magikoa eta elementu desberdinekin erreakzionatutako bolkanak izan ziren, baina gatzak, urak eta arraultzek ere eman ziguten zer ikasia.
Hauexek ba gure hil honetako kontuak, datorren hilean ere izango da zer kontatu…

Hitzak eta argazkiak: Jaione Irizar eta Cristina Salinas










Utzi erantzuna