Iritsi dira inauteriak! Goizean Haur Eskolako haurrek "Pili eta Mili" pailazoen bisita izan dute. Arratsaldean ,aldiz, Azkoitiko kaleak kolorez jantzi dira. Aurten gurean, euskal inauteriak gaia izan dugu. Baina zer esan genezake Floreagako inauteriaz aurreko urteetan esan ez duguna! Lan asko, jende pilo bat inplikatuta (irakasleak, gurasoak, ikasleak…), aspalditik hasiak … [Read more...]
Archives for otsaila 2016
INAUTERIAK JAIKIREKIN
Inauteri astelehen eta astearte goizak pasatzeko zerbitzua eskaini du Jaikik. HH3 eta LH2 bitarteko 24 ume inguruko taldetxoa elkartu da eta goizak ahalik eta entretenituen pasatzen saiatu dira. Mota desberdinetako ekintzak burutzeko aukera izan dute, mahai jolasak, eskulanak, kirola, pelikula…. Giro polita sortu da eta umeek ere adin desberdinetako kideekin erlazionatzen … [Read more...]
SANTA AGEDA
Urteroko usadioari jarraituz, otsailaren 4an, Haur Hezkuntzako haur eta irakasleak kalera atera ginen jendeari abesteko asmoz. Goiz osoan kalean zehar ibili ginen kantu kantari eta oso giro atsegina sortu zen nahiz eta, azkenerako nekatuta egon eta eztarriak erdi itxita bukatu. Ondoren, ikastetxera itzuli ginen eta bertan LH eta DBHko ikasleak eta irakasleak zain genituen guri … [Read more...]
KONTSUMO TAILERRAK
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak arreta berezia ematen die ikastetxeei. Hori dela-eta, aurten ere Prestakuntza ikastetxeetan programan parte hartu dugu. Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei Kontsumobidek eskaintzen dien prestakuntza-programa ibiltaria da. Horren bidez, kontsumoari buruzko hainbat gai jorratzen dira, praktikan eta talde-lanean … [Read more...]