Inauteri astelehen eta astearte goizak pasatzeko zerbitzua eskaini du Jaikik. HH3 eta LH2 bitarteko 24 ume inguruko taldetxoa elkartu da eta goizak ahalik eta entretenituen pasatzen saiatu dira. Mota desberdinetako ekintzak burutzeko aukera izan dute, mahai jolasak, eskulanak, kirola, pelikula….
Giro polita sortu da eta umeek ere adin desberdinetako kideekin erlazionatzen ikasi dute.
Datorren hilabeteetan ere ohiko erritmoari eusten jarraituko dugu eta hilean behineko tailerren bat aterako dugu. Laster izango duzue informazioa gehiago.
Mila esker eta ondo izan!
Hitzak eta argazkiak: Jaione Irizar eta Cristina Salinas











Oso ideia positiboa izan da. Laguntza handia lana egiten degun gurasoentzat.
Gainera umiak oso gustora ibli dira
Mila mila esker