Aurten ere Artxamendik Gabonetarako Gazte Astea ospatu zuen. Egun horietarako lehiaketa ezberdinak zeuden antolatuta: futbito, mus txapelketa, makillaje tailerra…, hori guztia herri mailan zabaltzeko kartel lehiaketa antolatu zuen. Proposatutako gaia Nolakoa gustatuko litzaizuke izatea Artxamendi? izan zen.
Floreagan Plastikako DBHko irakasleak lan hau jarri zien ikasleei eta irabazlea DBH 3ko Julene Iturbe izan zen. ZORIONAK!
Handik egun gutxitara Julene bera izan zen Mungiako San Antontxu bertsopaper lehiaketan gazteen mailako lehendabiziko saria jaso zuena Siriako bide ertzetik bertsoekin.
Sari banaketa urtarrilaren 17an izan zen Mungian.












Utzi erantzuna