San Sebastian egunean danborrada
San Sebastian egunean festa handia bai Donostian, baita Azpeitian ere. Baina Floreaga ikastetxean ere ospatzen dugu.
Eguna iritsi baino lehenago entsegu ugari egin ditugu dinbi-danba danborrak astinduz.
Eguna iritsi da eta AURTEN BAI!!! eguraldiak lagundu digu.
Festa lau eta erdietan hasi da, Haur Hezkuntza eta bi urteko haurrak goiko patioko frontoitik atera dira danborrak astinduz.
Kolorez betetako ikuskizun ederra eskaini digute Floreagara inguratu diren guztioi.
Urtebeteko haurrak ere ez dira gutxiago izan eta goizean beraien gelan ospatu dute.












Utzi erantzuna