Gabon eguna familian pasatzeko eguna baldin bada, Gabon egun ederra gaurkoa!
Gurean ohitura polita bihurtu da Gabon egunean kantari ateratzea herria alaitzeko asmoarekin. Goizeko bederatzi eta erdietan elkartu gara 125 bat lagun inguru Balda plazan, handik Santa Klara komentura mojentzat detaile bat izate aldera, segidan San Jose egoitzara joan, bertakoei gosaria alaitzera. Olentzero gainean genuela ibili gara auzoz auzo abesten eta gure trikiti doinuekin. Eguraldi zoragarria, primerakoa izan da, hego haizeak eta beroak ederki lagundu digu gure kantuan.
Kalean gora eta behera ibili ondoren, hamaiketakoa egitera (ordurako hamabiak baziren ere!). Azken urteetan bezala ederki hartu gaituzte beraien elkartean Milak, Majek eta Aranak. Hamaiketako goxoa! Mila esker!
Atseden momentua izateaz gain, azken txanparako berrindartzen gara. Hortik aurrera gabon kantak beste intonazio eta indar batekin ateratzen zaizkigu eta.
Ezin ditugu ahaztu goiza mariskadako biletak saltzen aritu diren gurasoak eta Jaiotzen lehiaketan irabazi duten gure ikasleak.
Gabon zoriontsuak pasa familian! eta opor egunez disfrutatu!
Argazkiak: Itziar Gaintzarain
Utzi erantzuna