EA21 hezkuntza komunitatearen partaidetzan oinarritzen den programa da, eta beraz, eskolako estamentuak motibatzeko bideak zabaldu behar dira. Hasteko, gaiarekiko sentsibilizazioa bilatu behar da motibazio gradua igotzeko. Horretarako lehengo astean gure ikasleak fase honetan murgildu ziren. LH-ko ikasleek elikadura jasangarriari buruzko dekalogoa irakurri zuten. Jarraitzeko … [Read more...]
Archives for azaroa 2015
EGUZKILORE taldeko IKASLEEN BATZORDEA
Kaixo, guztioi! Guk Eguzkilore taldeko ikasleen batzordea osatzen dugu. DBH3 eta DBH4-ko 22 neska-mutil gara. Jakin nahi al duzue zergatik aukeratu dugun Eguzkilore izena taldearentzat? Bada gure funtzioa euskal kulturan Eguzki loreak duenaren berdina da: BABESTEA. Eguzkilorea etxe sarreretako ateetan jartzen da etxea eta etxekoak babesteko gaitz guztietatik. Gure helburua … [Read more...]
GURASO ESKOLA
Idatzi honen bidez, martxan jarri nahi dugun zerbitzu berri bat eskaintzera gatorkizue. Guraso eskolak berriro ere martxan jartzea nahi genuke, baina horretarako ezinbestekoa da gurasoen parte hartzea. Eskaintza egingo dugu eta nahiko jende balego aurrera eramango genuke. Nola bizi informazioaren gizartean Sare sozialak, teknologia berriak eta dakartzaten … [Read more...]
HE UDAZKENA
Aurten, Txomin txorimaloak udazkeneko hainbat fruitu erakutsi dizkigu: artoa, piperrak, kalabazak… Eguraldiak lagunduta hainbat txango egin ditugu, gure ingurua ezagutuz. Jolastuz eta ikasiz urrak, pinu kaskarak, gaztainak, hostoak… bildu eta beraiekin gure gelak apaindu ditugu. TXORIMALOA Firi-firi, firi-firi-fi haizea dator mendi goitik. Udazken, ken, ken txorimaloa … [Read more...]












