Aurten, Txomin txorimaloak udazkeneko hainbat fruitu erakutsi dizkigu: artoa, piperrak, kalabazak…
Eguraldiak lagunduta hainbat txango egin ditugu, gure ingurua ezagutuz.
Jolastuz eta ikasiz urrak, pinu kaskarak, gaztainak, hostoak… bildu eta beraiekin gure gelak apaindu ditugu.
TXORIMALOA
Firi-firi, firi-firi-fi
haizea dator mendi goitik.
Udazken, ken, ken txorimaloa janzten(4 aldiz)
Txapel, txapel, txapela, txapel
burua dago epel-epel.
Udazken, ken, ken txorimaloa janzten (4 aldiz)
Hitzak eta argazkiak: Haur Eskolako hezitzaileak.












Utzi erantzuna