DOINUA, ERRIMA, JOLASA… BERTSO – ESKOLA
Ostiralean, irailaren 18an, bi lagun izan genituen ikastetxean, biak bertsolariak: Eneritz Artetxe eta Imanol Ibañez. Herrian gero eta indar gehiago hartzen ari den Bertso-eskolaren berri ematera hurbildu zitzaizkigun bi lagunak.
Erniarraitz bertsozale Elkarteak antolaturiko ekintza honetan zer nolako ariketa eta jolas egiten dituzten azaldu zieten ikasleei eta baita oholtzara gonbidatu eta adibideak jarri ere. Errimen jokoa, doinuen balioa, oin ezkutuen jolasa, arrazoiak arrazoien aurka… dena sormenetik eta batez ere gozamenetik landuz.
Adierazgarria izan zen bakoitzak bere esperientzia kontatu zuenean gehien baloratu zutena; bai batak eta bai besteak garbi adierazi zuten bertso-eskolan egindako lagunak eta bizi izandako giroa izan dela onena, ikasitakoaren aurretik.
Hitzak: Mailu Irizar









Utzi erantzuna