Ekainaren 4 eta 5ean, goizez, DBH2ko bi gela Uxerrerantz abiatu ginen, ibaia eta bertako ingurumena aztertzeko asmoz. Iritsitakoan, lau taldetan banatu ginen, eta talde bakoitzak zeregin desberdin bat geneukan. Lehenengo taldeak kokalekua aztertu zuen, bigarrengoak analitika (fosfatoak, nitratoak, tenperatura, pH-a…) hirugarrengoak izaki bizidunak, eta laugarren taldeak gizakiaren eragina ingurumenean. Aztertutako ibaia Atano erreka izan zen eta ateratako datuekin ikusi genuen erreka egoera onean dagoela. Oso interesgarria iruditu zitzaigun eta oso ondo pasa genuen.
Testua: Klara Zubizarreta, Kristina Peña eta Naira Egino
Argazkiak: Ainhoa Garate eta Mª Axun Epelde
Utzi erantzuna