NEPALeko umeei laguntza
Nepalen izan den lurrikara beldurgarri eta suntsigarriaren berri izan dugu egun hauetan. Hildako asko, eta jende ugari oinarrizko beharrak betetzeko aukerarik gabe: horien artean kaltetuenak umeak dira, ia beti bezala.
Salestarrak Nepalen 1991etik hona ari dira lanean, batez ere umeen eta gazteen heziketan, bi eskoletan. Horietako bat eskola porrota jaso duten gazteentzat lanbide heziketa eskaintzen aritzen da. Salestarrak gogor ari dira kaltetuei laguntzen. Lurrikarak sortu duen larrialdi une hauetan, salestarren bitartez eman daiteke laguntza, hango kaltetuengana iritsiko delako segurtasun osoz.
Horretarako diru laguntzak Floreagako Salestar komunitatean eman daitezke, edo kontu hauetan egin diru sarrera, “Nepal” hitza jarriz kontzeptuan:
ES56 0075 0001 8106 0090 0300 (Banco Popular)
ES06 2095 0010 4091 0559 3086 (Kutxabank)
Informazio gehiago Jóvenes y Desarrollo taldearen link honetan aurkituko dugu:
http://www.jovenesydesarrollo.org/actualidad/emergencia-nepal
Orrian bertan youtube.com bi lotura edo link ikus daitezke:
https://www.youtube.com/watch?v=pelfSa8qD7s
https://www.youtube.com/watch?v=sy2m7xQ2-Dk
Nepal hobeto ezagutzeko dokumental hau ere ikus daiteke:
Azkoitiko Gazteak eta Garapena taldeak larunbatean “Solidaritate pintxoa” egingo du herriko plazan maiatzaren 09an, larunbata goizean. Alai Batzak ere Bigarren Eskuko denda eta jolasak egingo ditu plazan. Jasotzen den diru guztia Nepaleko ume kaltetuei bidaliko diegu, hango Salestarren bitartez.
Hitzak: Juan Inazio Sudupe











Utzi erantzuna