Maitzaren 24a egun berezia izaten da Floreaga Ikastetxean, aurtengo honetan igandea tokatzen denez, gaur, maitzak 22 ospatu dugu Maria Laguntzailaren festa.
HHkoek, 6.mailakoen bisita izan dute gaur goizean eta jolasak eta abestiak izan dira nagusi, arratsaldean pelikula eta elizkizun txiki bat izan dute eta arratsaldea goxo bukatzeko andereñoak banatutako bolloa eta txokolatea jan dute.
Aste honetan LH eta DBHko ikasleak txapelketan murgilduta ibili dira jolasorduetan, bakoitzak bere taldearen alde. Gaurko eguna berezia izan da LH eta DBHkoentzat ere. Eguna meza ospatuz hasi dugu.
DBH 4ko ikasleei gaur eman die ikastetxeko Zuzendari Titularra den Davidek ikasle ohiei ematen zaien ikurra. Meza ondoren LH eta DBHkoek astean zehar hasitako txapelketari bukaera eman diote. DBHkoek aurreko urtean bezala “Pintxo Txapelketa ere izan dute”. Ondoren LHkoek pelikula bat ikusi dute goizari amaiera emateko. Arratsaldean berriz, DBH 4koen laguntzaz gynkana eder batean parte hartu dute.
EGUN ZORAGARRIA BENETAN!
Argazkiak: Maje Zubizarreta, Mireia Amilibia, Amparo Mogrovejo, Maria Arenas, Ana Ruiz de Azua eta Iñaki Etxeberria















Utzi erantzuna