XXVIII. Xabier Sagarzazu Txapelketa izeneko futbito lehiaketa jokatu da, apirilaren 25ean, Floreaga Ikastetxeak eta bertako Guraso Elkarteak antolatuta, Azkoitiko Udalaren eta hainbat enpresaren laguntzaz.
Lau ikastetxetako neska eta mutilak aritu ziren futbitoan: Azkoitiko Floreaga eta Xabier Munibe, eta Azpeitiko K. Etxegarai eta Iraurgi. Partidu guztiak larunbatean jokatu ziren, arratsaldeko 3,00etatik hasi, talde bakoitzak beste hiruren aurka, ordu erdiko partiduak. Arratsaldeko 6:00tan jokatu ziren finalak. Eguraldi ona izan genuen eta giro bikaina ikusi genuen gaztetxoen eta ikusleen artean. Alaitasuna, lehia eta kiroltasun sanoa izan ziren benetako garaileak.
Txapeldunak eta bigarrenak hauek izan ziren:
Mutiletan: X. Munibe eta Floreaga.
Nesketan: Iraurgi eta X. Munibe.
Finalen ondoren, sari banaketa izan zen Floreagan. Sari emaile gisa aritu ziren Anaitasuna F. Taldeko Borja Rotxa eta Mikel Arregi Ispizu; Errealeko jokalari ohiak: Agustin Gajate eta Tomas Orbegozo; udaletik, Urrategi Alberdi, alkatea, eta Jesus Oteiza, gizarte arloko zinegotzia; Lourdes Alberdi, Floeragako IGEren izenean eta Inazio Sagarzazu, Xabier zenaren familiaren izenean.
Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete talde eta erakunde laguntzaile guztiei: Azkoitiko udala, Eibar F.C., Anaitasuna Futbol Taldea, Joseba Jatetxea, Autoeskola Etxaniz, Koxka eta Zurt tabernak, Alkorta Bitxitegia, Etxeberria Karrozeriak, Urola igeltserotza, Alkorta Bitxitegia, Xeye Atletismo taldea, FK kopistegiari … Arbitro, sari banatzaile, laguntzaile eta partaide guztiei… Mila esker! eta hurrengo ekitaldira arte.
Argazkiak: Iñaki Varela eta Juan Inazio Sudupe
Hitzak: Juan Inazio Sudupe











Utzi erantzuna