BERTSO SAIOA FLOREAGAN
Apirilaren 17an, ostiralean, bertso saioa izango da “Don Bosco” aretoan arratsaldeko 8,00etan. Aitor Mendiluze, Igor Elortza, Jone Uria eta Xebastian Lizaso bertsolariak arituko dira kantuan. Ekintza hau Floreagako XXVI. Euskal Kultur Jardunaldien eta Don Boscoren jaiotzaren 200. urtemugako ospakizunetan kokatuta dago.
Sarrera dohain da. Txartelak eskura daude eta jadanik eskatzea komeni da Floreagan 943853043 telefonora deituz edo administrazioa@floreaga.eus helbidera idatziz, aretoan sartzen den jende kopurua errespetatzeko. Antzokian bertan aukera izango dugu Beningo kaleko umeen aldeko proiektuari borondatezko diru laguntza emateko. Guztiak gonbidatuta zaudete!!!
Hitzak: Juan Inazio Sudupe










Utzi erantzuna