Salestar Oratorio – Gazte Zentroa (OGZ) heziketa esperientzia bat da: heziketa informala, askea, berezkoa … Don Boscoren historian, Oratorioa izan zen lehenbizi finkatu zen obra: handik sortu ziren beste heziketa esperientziak.
“Ba al dakizu txistua jotzen?” Hau da Don Boscoren Memoria Biografikoak liburuan bere ezpainetan jarri zuen galdera, Bartolome Garelli gaztearekin topo egin zuenean, 1841eko abenduaren 8an, Torinoko sakristia apal batean. Don Boscok egun hau jartzen zuen bere ekintza guztien hasieratzat.
OGZean adin bakoitzeko ezaugarriak kontuan hartzen dira (umeak, nerabeak, gazteak) metodologian, proposamenetan, helburu zehatzetan eta ekintza guneetan. Beraz, OGZak ezinbesteko ezaugarri batzuk izan behar ditu:
- Harrera eskaintzeko gune zabal bat da; askotariko ume, nerabe eta gazteei irekia; zona zabal batean eragina duena; proposamen ugari eta inplikazio maila asko dituena. Gazteen protagonismoa eta harreman pertsonalak daude erdian.
- Benetako giza hezkuntza eskaintzen duen zentroa da; gizartean eta kulturan dauden benetako balore positiboak jasotzen ditu eta balore hauek barneratzea ahalbidetzen du; OGZaren ezaugarri berezietako bat heziketarako indartze neurriak eskaintzea eta aisialdiaren erabilpen aberatsa sustatzea da.
- Misio eta ebanjelizatze programa bat da, bereziki urrutiratutako gazteei eskainia: fede heziketarako, euren egoerari moldatutako bide bat proposatzen die, bizi diren inguruko erlijioen arteko aniztasun, elkarrizketa eta ekumenismora adi.
- Presentzia kristau bat da gazteen munduan eta gizartean. Proposamen hezitzaileak eta ebanjelikoak eskaintzen ditu, gaurko erronka eta premia handientzat. Giro bikaina sortzen laguntzen du: kulturen, etnien, erlijioen arteko elkarrizketa eta onarpen giro ekumenikoa bideratuz.
Alai Batza da Salestar Oratorio – Gazte Zentroaren aurpegia Azkoitian. 1987ko urtarrilaren 31n sortu zen, eta gaurdaino iritsi da, azkoitiar guztientzat heziketa informalaren erreferentzia bilakaturik. Gure artean eman dituen ia 30 urtetan, jende askok hartu du parte bere programan: patio eta lokaletan jolastu, ekintzetan parte hartu, formazio taldeak, kanpaldiak, musikalak, festibalak, …
Aurten, Don Boscoren jaiotzaren 200. urtemugaren ospakizunean, Don Boscoren etxea eta lurra bisitatu nahi izan ditugu. Hona hemen guztia jaiotzen ikusi zuen patioko argazkia.
El Oratorio – Centro Juvenil Salesiano es una experiencia de educación informal, libre y espontánea. Históricamente, el Oratorio fue la primera obra estable de Don Bosco de la cual se desprendieron las siguientes experiencias. ¿Sabes silbar? es la pregunta que las Memorias Biográficas ponen en labios de Don Bosco, en su encuentro con Bartolomé Garelli, el 8 de diciembre de 1841, fecha que el propio Don Bosco marca como el inicio del Oratorio en una humilde sacristía de Turín.
El OCJ distingue las etapas específicas de edad: muchachos, adolescentes y jóvenes por la metodología, las propuestas, los objetivos concretos y los espacios de acción. En este sentido, el OCJ debe contar siempre con algunas características esenciales:
- Es un ambiente de amplia acogida, abierto a una gran variedad de jóvenes, con influencia en una amplia zona; con gran diversidad de propuestas y de niveles de pertenencia; caracterizado por el protagonismo juvenil y las relaciones personales.
- Es un centro que ofrece una auténtica educación humana, que capta los valores positivos presentes en la sociedad y la cultura y favorece su asimilación; una connotación característica del OCJ es la promoción de los refuerzos educativos de las más diversas formas de empleo del tiempo.
- Es un programa de evangelización misionera, dirigido con prioridad a los jóvenes más alejados, que les ofrece un camino de educación en la fe, adaptado a su situación y sensible a la realidad ecuménica e interreligiosa en la que viven.
- Es una presencia cristiana en el mundo joven y en la sociedad civil que ofrece respuestas educativas y evangélicas significativas a los desafíos y a las urgencias más sentidas y capaz también de promover un ambiente de apertura intercultural, interétnica, ecuménica e interreligiosa.
Alai Batza es el rostro de este “Oratorio Salesiano” en Azkoita. Surge el 31 de enero de 1987 y llega nuestras días siendo un referente en educación informal para todos los Azkoitiarras. En sus casi 30 años de presencia entre nosotros son muchos los que han frecuentado sus locales, actividades, grupos, campamentos, musicales, festivales…
En este año que recordamos el 200 aniversario del nacimiento de Don Bosco hemos querido visitar las tierras de Don Bosco, he aquí una foto en el patio donde empezó todo.
Utzi erantzuna