• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

MIKEL ORMAZABAL

2015-03-12 Idazlea: DBH Floreaga Leave a Comment

 Mikel Ormazabal 2

Kultur Jardunaldiak 2. saioa

Mikel Ormazabalek, Kristau Eskolako Zuzendari nagusiak, hitzaldi bikaina eskaini zuen Don Bosco aretoan, XXVI. Floreagako Euskal Kultur Jardunaldien bigarren saioan. Jende ugari bildu zenaretora, 60 lagun inguru. Gaia honakoa izan zen: “Don Bosco, gazteen aita eta maisua. Esperientzia bat, pedagogia bat”. Horretarako ppt aurkezpena eta bideo labur batzuk ere erabili zituen. Mikel Azkoitiko salestar komunitateko kidea izan da aurrez, bi alditan. Azkoitia bere bigarren herritzat zuela adierazi zuen, hemen oso gustura zegoela. Jarraian Jose Manuel Arenasi omenaldi beroa eskaini zion, Kultur Jardunaldien eta eskolako Gure Artean aldizkariaren sorreran Jose Manuelek izan zuen ekimena aipatuz, eta bere izaeraren ezaugarri onenak egoki azpimarratuz: laguna, hezitzailea, maisua, sortzailea, aita ona, eredua, taldekide leiala, irribarretsu eta apala, salestarra …

Gaiari helduz, Mikelek Joan Boscoren bizi esperientzia aztertu zuen, bere biografiaren une garrantzitsuak maisuki azalduz. Nekazal giroan jaioa, umezurtz oso txikitatik, etxetik kanpora morroi joana, amaren heziketa bikaina jasoa, janaria irabazteko gaztetan lan mota ugaria egina, … Umetatik saiatu zen inguruko haur eta umeei laguntzen, Alaitasunaren elkartea sortuz, eta bere esperientziak ondo baliatu zituen Valdoccon gazte behartsuentzat etxea sortu zuenean.

Oinarrizko ikasketak oso berandu egin eta gero, Seminario garaia Chierin igaro ondoren, 1841ean apaiz ordenatua izan zen. Torinoko gazteen egoera gogorra ezagutu zuen kartzeletan, etxegintza obretan, tailer lanaldi luzeetan … Barolo Markesak eskaintzen zion lan finko eta ondo ordaindua utzi eta bere bizitza osoa gazte behartsuen alde ematea erabaki zuen. Gazteentzat lanbide eskolak sortu zituen, kontratuen bitarteko izan zen, gauez alfabetizazioa eskaintzen zuen, … azkenean etxe bat sortu zuen gazteentzat Valdoccon. Bere ama Margarita ere laguntzera etorri zitzaion geroago. Hura lehenbiziko etxea izan zen. Gero askoz gehiago etorriko ziren … Mikelek maisuki azaldu zuen Don Boscoren tokia historikoa garai hartako egoera ekonomiko eta politiko larrietan, beti Elizaren alde, Italiako batasunaren une zailean, eta iraultza industrialean eta liberalean.

Don Boscoren pedagogiaren oinarriak hauek dira: Arrazoia (hortik ikasketei ematen dien garrantzia), maitasuna edo abegikortasuna (gaztea maitatua izan dadila, eta maitatua sentitu dadila) eta erlijioa (Jaungoikoaren hurbiltasuna eta errukia biziz eta irakatsiz, eta beti Maria Laguntzailearengan konfiantza osoa jarriz). Honek familia espiritua sortzen du, poza eta alaitasuna … Erromatik 1884an bidali zuen gutun famatuan oso ondo adierazten da hezitzaile salestarraren estiloa: beti gazteen artean, beraien gustuak estimatuz, laguntzeko prest, … Petitclerk salestar frantziar ospetsua aipatuz, gazteengan konfiantza azpimarratu zuen Mikelek, beraiekin aliantza bat eginez: gazteen protagonismoa sustatzea, gazteekin elkarlana, eta ez soilik gazteen alde lana egitea, … Gazteen ondoan egonik, galdera sakonak sortzea…

Hitzaldiaren amaieran, antzaren hegada jarri zuen gure bizitzarako eredu: elkarri lagunduz egiten dute hegan, elkarri anparoa emanez, gidariaren arrastoa jarraituz … Honelaxe, Nazareteko Jesus eta Don Bosco har ditzakegu gure gidaritzat, eta elkarrekin bat eginik aritu lanean.

Galderen txandan, gaurko egoera erlijioso aldatuan salestarrak nola sentitzen diren azaltzea eskatu zitzaion. Mikelek komentatu zuen egoera asko aldatu dela, baina agian guk betikoa egiten jarraitzen dugula askotan. Gazteen egoera berrira moldatu beharko dugu, oinarrizko galderak sortu eta lantzeko, humanismo berria lantzeko, lehenbiziko ebanjelizazioa berriro egiteko.

Hizlariari eskerrak emanez amaitu zen saio eder hau. Mila esker eta zorionak guztioi.

Hitzak: Juan Inazio Sudupe

Argazkiak: Juan Inazio Sudupe

Filed Under: DBH, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Orokorra Tagged With: azkoitia, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, jardunaldiak, kultur, mikel ormazabal, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa