Martxoaren 15ean Kontsumitzailearen Eskubideen mundu-mailako eguna.
Zeintzuk dira kontsumitzaileon eskubideak? Estatutuaren arabera, honako hauek:
– Osasuna eta segurtasuna babesteko eskubidea.
– Gure interes ekonomikoen alde egiteko eskubidea.
– Informazioa eta hezkuntza jasotzeko eskubidea.
– Kontsumitzaileen aldeko erakundeak sortzeko eskubidea (kasu horietan, dagokion tokietan arreta egin behar zaie).
– Eta azkenik, babespen juridikoa eta kalte-ordainak jasotzeko eskubidea.
Legez babesturik egon arren, kontsumitzaile askok oraindik jarraitzen dute beren eskubideak behar bezala erabili gabe, batez ere eskubide horien berri ez dakitelako.
Ez dugu ahaztu behar, erabiltzaile eta kontsumitzale bezala dagokigun eskubideak, demokraziaren ispilu direla.









Utzi erantzuna